Serra/Seurat. Marrazkiak
ERAKUSKETAK
ekaina 2022
Serra/Seurat. Marrazkiak 2022.06.09 - 2022.09.06 Georges Seurat (1859–1891) artista frantsesak, puntillismoaren aitzindari izan zenak, marrazketa goren mailara eramatea eta teknika horretako maisu handien olinpoan sartzea lortu zuen. Haren lanek mirespen handia sortu zuten, bai garaikideen artean, bai ondorengo beste artista batzuen artean ere. Miresle horietako bat Richard Serra estatubatuarra da (1938), zeinaren arabera marrazkia adierazpide autonomo bat den berez, berak prozesu berrien eraginpean jartzen duena eta formatu eta material desberdinekin esperimentatzeko baliatzen duena. Erakusketa honek batera aurkezten ditu bi egile horien paper gaineko marrazkiak, haien balio artistiko handia agerian utziz. Komisarioak: Lucía Agirre, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna, eta Judith Benhamou, komisario independientea eta arte idazlea.