Canal Guggenheim Bilbao

logo

Brancusi–Serra

ERAKUSKETAK

urria 2011

Brancusi–Serra 2011.10.08 - 2012.04.15 Erakusketa hau Fondation Beyeler-ekin lankidetzan antolatu zen eta Constantin Brancusi-ren eta Richard Serra-ren lanetan denboraren eta espazioaren kontzeptuek zer esanahi duten aztertu zuen. XX. mendeko eskultoreen adierazgarri bikain banaren hogeita hamar bat lan ikusgai jarri ziren: Brancusirenak gaika antolatu ziren eta hala haren artegintzaren funtsa agerian utzi zen; aldi berean, Richard Serraren eskulturekin alderatu eta bi artisten arteko lotura ezarri zen. Horrez gain, artistek aukeratutako materialek zer zirrara eragiten duten azpimarratu zen: Brancusik marmola, zura, zementua, igeltsua eta brontzea, besteak beste, erabili zituen; Serrak, berriz, altzairua, kautxua, beruna eta neoi-tutuak, besteren artean. Erakusketako zenbait gunetan bien lanak ondoz ondoan zeuden, besteetan, aldiz, txoko berezia zuten; hala aditzera eman zen bien arteko antzekotasunak eta aldeak eta agerian utzi zen eskulturak espazioa eraldatzeko ahalmena duela; bi egoitzen arkitekturak, gainera, eginkizun garrantzitsua izan zuen, beraz, hirugarren ahots bat zegoen eskulturen aukeraketarekin solasean.

share
Erlazionatutako edukiak
  • 'Denboraren materia' Daniel Vegarekin
    'Denboraren materia' Daniel Vegarekin
    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

    'Denboraren materia' Daniel Vegarekin

    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

  • Richard Serraren Denboraren materia
    Richard Serraren Denboraren materia
    IKUSPUNTUAK

    Richard Serraren Denboraren materia

    IKUSPUNTUAK

  • Richard Serra, Denboraren materia, Juan Ignacio Vidarterekin
    Richard Serra, Denboraren materia, Juan Ignacio Vidarterekin
    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

    Richard Serra, Denboraren materia, Juan Ignacio Vidarterekin

    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

  • Serra/Seurat. Marrazkiak
    Serra/Seurat. Marrazkiak
    ERAKUSKETAK

    Serra/Seurat. Marrazkiak

    ERAKUSKETAK

    ekaina 2022

logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo