Canal Guggenheim Bilbao

logo

Monira Al Qadiri: Laurden sakratua

ERAKUSKETAK

martxoa 2022

Monira Al Qadiri: Laurden sakratua 2022.03.10 - 2022.06.12 Film & Video aretoko erakusketa-programak mugimendudun irudiarekin lotutako praktika artistikoetan jartzen du bereziki arreta, eta arte bisualen, film-instalazioen eta —zentzurik zabalenean hartuta— kultura garaikidearen arteko harreman emankorra aztertzen du. Monira Al Qadiri (1983) artista kuwaitarra da, baina Senegalen jaioa, Japonian hezia eta, gaur egun, Berlinen bizi dena. Askotariko euskarriak baliatuz, historia kolonialaren alderdi ezezagunak, petrolioaren inguruko kulturak eta Ekialde Ertaineko identitateen eraikuntza ikertzen ditu bere lanean. Hain zuzen, eskualde horrek daukan interes geoestrategikoak lotura estua du bertako baliabide energetikoekin, eta hango bizimodua goitik behera eraldatu da industriak planetako ekosistemen gainean duen eragina azkartzearekin batera. Munduko tenperaturarik altuenak izan ohi dituzten paisaia hareatsu haietan, artistak potentzial narratiboak aurkitzen ditu han-hemen; potentzial horiek historiaurreko iraganera garamatzate eta, aldi berean, baita hipotetikotik gero eta gutxiago duen etorkizun batera ere: planetaren gehiegizko berotzeak eta desertifikazioak jotako etorkizun batera. Curator: Manuel Cirauqui

share
Erlazionatutako edukiak
  • Film & Video aretoa, Manuel Cirauquirekin
    Film & Video aretoa, Manuel Cirauquirekin
    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

    Film & Video aretoa, Manuel Cirauquirekin

    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

  • Jesse Jones: Dar-dar
    Jesse Jones: Dar-dar
    ERAKUSKETAK

    Jesse Jones: Dar-dar

    ERAKUSKETAK

    urria 2019

logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo