Canal Guggenheim Bilbao

logo

Jesse Jones: Dar-dar

ERAKUSKETAK

urria 2019

Jesse Jones: Dar-dar 2019.10.31 - 2020.03.01 Guggenheim Bilbao Museoaren Film & Video programak mugimendudun irudiari lotutako praktika artistikoak dakarzkigu, eta arte bisualen, film-instalazioen eta, oro har, kultura garaikidearen arteko harreman kritikoa aztertzen du. Bere lanean, Jesse Jonesek (Dublin, 1978) uztartu egiten ditu film-materialaren eszenografia teatrala, eskultura eta performancea; horretarako, memoria kolektiboa nola gauzatzen den aztertzen du, baita keinu, objektu eta mintzairek esperimentazio artistikorako eskaintzen dituzten modu ezberdinak ere. Dar-dar 2017an sortu zen Veneziako 57. Bienaleko Irlandaren pabiloirako, eta, harrezkero, Europako eta Asiako hainbat erakunde eta galeriatara berariaz egokituz joan da. Asmo handiko instalazioa da, bai teknikoki, bai kontzeptualki, eta sorginen irudi historikoa hartzen du Mendebalde modernoko sinbolo boteretsu gisa eta ahalmen poetiko eta politikoaren eramaile gisa.

share
Erlazionatutako edukiak
  • Film & Video aretoa, Manuel Cirauquirekin
    Film & Video aretoa, Manuel Cirauquirekin
    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

    Film & Video aretoa, Manuel Cirauquirekin

    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

  • Metahaven: Kaosaren teoria
    Metahaven: Kaosaren teoria
    DESCUBRE

    Metahaven: Kaosaren teoria

    DESCUBRE

    otsaila 2024

  • Monira Al Qadiri: Laurden sakratua
    Monira Al Qadiri: Laurden sakratua
    ERAKUSKETAK

    Monira Al Qadiri: Laurden sakratua

    ERAKUSKETAK

    martxoa 2022

logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo