ERAKUSKETAK
martxoa 2023
Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik 2023.03.31 - 2023.09.10 Lynette Yiadom-Boakye (Londres, 1977) artista eta idazle britainiarra zorion, konplizitate eta bakardade uneetan irudikatzen dituen pertsonaia atenporalen margolanengatik da ezaguna. Olio-pinturazko obra oparoak sortzen ditu mihisearen edo liho landugabearen gainean, eta, pintzelkada soltez, fikziozko pertsonaiak irudikatzen ditu, atzean aparteko hondoak dituztela. Artistak ez ditu hezur-haragizko modeloak erabiltzen; aitzitik, hainbat iturritatik tiraka osatzen ditu figurak; adibidez, ebakinak, marrazkiak, oroitzapenak eta eguneroko bizitzako behaketa hartzen ditu oinarri gisa. Jantziei, zapatei (edo haien gabeziari) eta bestelako xehetasunei erreparatu arren, ez da posible pertsonaiak denbora eta espazio zehatzetan kokatzea. Margolanek, bada, gelditu eta arretaz behatzera bultzatzen gaituzte, artistak ehundutako fikziozko kontakizun piktorikoetan barneratzera. Lanen izenburu poetikoek gogoeta eragiten dute, eta ideia bat indartzen dute: margolanen interpretazioa, neurri handi batean, behatzailearen irudimenaren araberakoa dela, alegia. Komisaria: Lekha Hileman Waitoller