Canal Guggenheim Bilbao

logo

Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik

AURKEZPEN-HITZALDIA

martxoa 2023

Lynette Yiadom-Boakye (Londres, 1977) artista eta idazle britainiarra zorion, konplizitate eta bakardade uneetan irudikatzen dituen pertsonaia atenporalen margolanengatik da ezaguna. Olio-pinturazko obra oparoak sortzen ditu mihisearen edo liho landugabearen gainean, eta, pintzelkada soltez, fikziozko pertsonaiak irudikatzen ditu, atzean aparteko hondoak dituztela. Artistak ez ditu hezur-haragizko modeloak erabiltzen; aitzitik, hainbat iturritatik tiraka osatzen ditu figurak; adibidez, ebakinak, marrazkiak, oroitzapenak eta eguneroko bizitzako behaketa hartzen ditu oinarri gisa. Jantziei, zapatei (edo haien gabeziari) eta bestelako xehetasunei erreparatu arren, ez da posible pertsonaiak denbora eta espazio zehatzetan kokatzea. Margolanek, bada, gelditu eta arretaz behatzera bultzatzen gaituzte, artistak ehundutako fikziozko kontakizun piktorikoetan barneratzera. Lanen izenburu poetikoek gogoeta eragiten dute, eta ideia bat indartzen dute: margolanen interpretazioa, neurri handi batean, behatzailearen irudimenaren araberakoa dela, alegia. Komisaria: Lekha Hileman Waitoller

share
Erlazionatutako edukiak
  • Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik
    Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik
    ERAKUSKETAK

    Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik

    ERAKUSKETAK

    martxoa 2023

logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo