Canal Guggenheim Bilbao

logo

Lucio Fontana. Atarian

ERAKUSKETAK

maiatza 2019

Lucio Fontana. Atarian 2019.05.17 - 2019.09.29 Erakusketa honek Lucio Fontanaren (Rosario, Argentina, 1899–Varese, Italia, 1968) ibilbidearen analisi berria eskaintzen du, XX. mendeko artistarik berritzaileenetako bat izan baitzen bera. Bere ekoizpenaren azken bi hamarkadetan sortutako pintura ebaki ezagunen (tagli) hautaketa zabalarekin batera, beste obra-multzo garrantzitsu batzuen eredu bikainak ere aurkezten ditu erakusketak, Fontanak eskultore figuratibo gisa izandako hastapenetaraino atzera eginez. Lucio Fontana. Atarian erakusketak, halaber, mihise gainean egindako artelan nabarmenez gain, zeramikazko pieza finak —ibilbide osoan zehar erabili zuen Fontanak material hori— nahiz giro (ambienti) bide-urratzaileak ere hartzen ditu. Eraikuntza horiek barneratze bisuala ahalbidetzen dute, eta Fontanak artearen espazioa eta ikuslearen espazioa esperientzia-eremu jarrai bakarrean integratzeko zuen nahi erradikalaren testuingurua dira.

share
Erlazionatutako edukiak
  • Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako
    Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako
    DESCUBRE

    Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako

    DESCUBRE

    otsaila 2021

logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo