Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako
DESCUBRE
otsaila 2021
2021eko otsailaren 17tik aurrera, Lucio Fontanaren Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (Struttura al neon per la IX Triennale di Milano, 1951) obra Guggenheim Bilbao Museoaren Atrioan egongo da instalatuta, eta datozen hiru urteetan egongo da ikusgai. Ezohiko erakuspen bikain hori Milango Fondazione Lucio Fontanaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko lankidetzaren emaitza da. Guggenheim Bilbao Museoaren Atrioan instalatzerakoan, Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako obraren konplexutasunak ezohiko solaskide bat aurkitu du: Frank Gehryren eraikin enblematikoa. Izan ere, arkitektoak paperean zirriborratutako bozetoek badute halako antzekotasun bat Fontanaren arabesko espazialekin. Bere argitasuna eta dimentsioak medio, neoi bikainak burla egiten die perspektibari eta distantziari, eta aukera ematen dio behatzaileari arkitektura modu biziagoan hautemateko; esperientzia Museoaren barruan ez ezik, kanpotik ere ikusteko modukoa da. Datozen urteetan obra hori kokaleku apartean erakusgai egoteak agerian uzten du Fontanaren lanak Guggenheim Museoen konstelazioan duen garrantzia, eta buru ematen dio 2019ko udaberrian Bilbon aurkeztutako Lucio Fontana. Atarian atzera-begirakoari. Arte-arduraduna: Manuel Cirauqui