Yoshitomo Nara
ERAKUSKETAK
ekaina 2024
Yoshitomo Nara 2024.06.28 - 2024.11.03 Yoshitomo Nara bere belaunaldiko artistarik ezagunenetako bat da. Haren lanaren bereizgarri dira buru eta begi handidun karikatura-itxurako haur-irudi ausartak, liluragarri bezain desafiatzaile eta lotsagabeak batzuetan, malenkoniatsu eta zalantzatiak besteetan, denboraren poderioz gero eta lasaiago eta gogoetatsuago bihurtu direnak. Narak artearen munduan berehalako onespenik jaso ez bazuen ere, haren estilo grafiko berritzailea erabat finkatuta dago gaur egun. Komisarioa: Lucía Agirre Egoitzak: Guggenheim Bilbao Museoa; Frieder Burda, Baden-Baden Museoa; Hayward Gallery-Southbank Centre, Londres Babeslea: BBVA Fundazioa
share