Canal Guggenheim Bilbao

logo

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak I

ERAKUSKETAK

otsaila 2010

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak I 2010.02.16 - 2011.03.13 Erakusketa hau hiru urtetako ziklo baten lehena izan zen. Ziklo horretan Guggenheim Bilbao Museoaren funtsak ikusgai jarri ziren; hain zuzen, lanik garrantzitsuenak azaldu ziren. Lehenengo erakusketa honetan 1950eko eta 1970eko hamarka arteko lanei arreta jarri zitzaien; horretarako, sortze-data aintzat hartuta Guggenheim Bildumaren lehen lana denetik abiatuko zen erakusketa: Mark Rothko-ren Titulurik gabea, 1952–53. Alde batetik, New Yorkeko Eskolako artisten jardunean sakondu zuen, eta, bestetik, beste artista estatubatuarren beranduagoko lanei so egin zien; azken artista horiek, hala nola, Cy Twombly-k, Robert Rauschenberg-ek eta Andy Warhol-ek, Europarekin eta garai hartako Europako artistekin —Yves Klein-ekin, Antonio Saurarekin eta Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida euskal eskultoreekin, esaterako— harremanetan izan ziren. Horrez gain, erakusketa ikusgai zenean Guggenheim Bilbao Bilduma sakonki aztertzen duen lehen liburua argitaratu zen.

share
Erlazionatutako edukiak
  • Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte
    Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte
    ERAKUSKETAK

    Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte

    ERAKUSKETAK

    iraila 2022

  • Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak
    Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak
    ERAKUSKETAK

    Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak

    ERAKUSKETAK

    iraila 2014

  • Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II
    Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II
    ERAKUSKETAK

    Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II

    ERAKUSKETAK

    azaroa 2011

  • Pintura abstraktua, 1949–1969: Guggenheim Bildumen aukeraketak
    Pintura abstraktua, 1949–1969: Guggenheim Bildumen aukeraketak
    ERAKUSKETAK

    Pintura abstraktua, 1949–1969: Guggenheim Bildumen aukeraketak

    ERAKUSKETAK

    ekaina 2011

logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo