Canal Guggenheim Bilbao

logo

Olafur Eliasson: bizitza errealean

ERAKUSKETAK

otsaila 2020

Olafur Eliasson: bizitza errealean 2020.02.14 - 2021.04.11 Olafur Eliasson artista daniar-islandiarrak (1967) ikuslearen esperientzia kokatzen du bere artearen ardatzean. Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketak gaur egun puri-purian dauden gaiak aztertzen ditu 1990etik gaurdaino egindako hogeita hamar bat piezaren bidez. Erakusketa osatzen duten eskulturek, argazkiek, pinturek eta instalazioek islak eta koloreak erabiltzen dituzte, eta aurre egiten diote gure ingurunea hautemateko eta ingurune horretan mugitzeko moduari. Eliassonek era guztietako materialak erabiltzen ditu: adibidez, goroldioa, ura, glaziarretako izotza, lainoa, argia eta metal islatzaileak. Horiez baliatuta, inguratzen gaituen mundu fisikoa ulertzeko eta hautemateko moduari buruz hausnartzera gonbidatzen ditu bisitariak. Tate Modern museoak Guggenheim Bilbao Museoarekin batera antolatutako erakusketa Komisarioak: Mark Godfrey eta Lucía Agirre Babeslea: Iberdrola

share
Erlazionatutako edukiak
  • SYMPOSIUM – Environmental Strategies for Art Foundations
    SYMPOSIUM – Environmental Strategies for Art Foundations
    INGURUMEN-JASANGARRITASUNA

    SYMPOSIUM – Environmental Strategies for Art Foundations

    INGURUMEN-JASANGARRITASUNA

    urria 2023

  • Olafur Eliasson: bizitza errealean
    Olafur Eliasson: bizitza errealean
    INSTALAZIO

    Olafur Eliasson: bizitza errealean

    INSTALAZIO

    otsaila 2020

  • Olafur Eliasson: bizitza errealean
    Olafur Eliasson: bizitza errealean
    INGURUMEN-JASANGARRITASUNA

    Olafur Eliasson: bizitza errealean

    INGURUMEN-JASANGARRITASUNA

    otsaila 2020

logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo