Canal Guggenheim Bilbao

logo

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak

ERAKUSKETAK

azaroa 2025

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak 2025.11.07 - 2026.12.31 Erakusketa berri honekin, Guggenheim Bilbao Museoak bere funtsei gehitutako artelanak aurkezten ditu: duela gutxi eskuratutakoak, D.Daskalopoulos Collection-en eta Al Held Fundazioaren dohaintzak, eta Inge Rodenstock Bildumako berrogeita hamar bat pieza, epe luzera gordailuan hartuak. Sartu berri diren artelanok xx. mendearen bigarren erdiko artearen funtsezko mugimenduen eta figuren ordezkaritza sendotzen dute —besteak beste, Jean-Michel Basquiat, Yves Klein, Jeff Koons, Antoni Tàpies, Cy Twombly eta Andy Warhol artisten lanekin— eta Bildumaren ildo narratiboak zabaltzen dituzte hainbat estilo eta izen sartuta —tartean Hanne Darboven, Al Held, Damien Hirst, Martin Kippenberger eta Robert Ryman—. Hortaz, artelan-sorta honekin aparteko ekarpena egiten zaio erakundeari, artisten, mugimenduen eta garaien arteko lotura bereziak nabarmentzea ahalbidetzen diolako. Artista banari eskainitako 301 eta 304 aretoak izan ezik —Yayoi Kusamari eta El Anatsuiri, hurrenez hurren—, espazio guztiak taldeko aurkezpen independente gisa taxutu dira, Bildumako piezen artean era askotako irakurketei eta elkarrizketa berriei bide emateko asmoz. Estrategia horrek indartu egiten du Museoak hartua duen konpromisoa arte garaikidearen aberastasuna eta konplexutasuna islatzen bai eta 1950eko hamarkadatik gaurdainoko artearen historia ikertzen eta zabaltzen lagunduko duen kontakizun dinamiko eta plural bat sortzeko. Erakusketa hau Frank Gehryk planteatutako eraikinaren jatorrizko diseinua errespetatuz egin da, konfigurazio arkitektonikoa esperientzia artistikoaren parte aktibo eta funtsezkoa izan dadin. Komisarioa: Marta Blàvia Babeslea: BBK

share
Erlazionatutako edukiak
  • Guggenheim Bilbao Museoaren bildumako obrak
    Guggenheim Bilbao Museoaren bildumako obrak
    AURKEZPEN-HITZALDIA

    Guggenheim Bilbao Museoaren bildumako obrak

    AURKEZPEN-HITZALDIA

    azaroa 2025

logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo