DESCUBRE
apirila 2022
Motion. Autos, Art, Architecture 2022.04.08 - 2022.09.18 Motion. Autos, Art, Architecture erakusketak automobilaren alderdi artistikoa goratzen du, eta pintura, eskultura, arkitektura, argazkilaritza eta zinema bezalako arloekin lotzen du. Ikuspegi globala duenez, erakusketak zalantzan jartzen du diziplina desberdinen arteko banaketa, eta elkarrekiko dituzten lotura bisual zein kulturalak aztertzen ditu. Teknologia eta artea lotzen dituzten antzekotasunak ere jorratzen ditu, eta agerian jartzen du, adibidez, haize-tunelaren erabilerak zenbateraino lagundu zuen automobilei forma aerodinamikoagoa ematen, energia gutxiago erabilita azkarrago joan zitezen. Aerodinamikaren iraultza horrek eragina izan zuen mugimendu futuristaren artelanetan, baita garai hartako beste artista batzuen lanetan ere eta, azkenerako, den-denaren diseinu industrialean sumatu zen eragin hura, etxetresna elektrikoetan hasi eta lokomotorreraino. Komisarioak: Norman Foster; Manuel Cirauqui eta Lekha Hileman Waitoller, Guggenheim Bilbao Museoa