Leviatán, Ernesto Neto
DESCUBRE
Erortzen den gorputz [Le corps] emea (Leviatán Thot-i dagokiona) instalazioa sare erraldoi batek osatzen du, eta sare hori, bere aldetik, tamaina desberdineko gasaz eta nylonezko galtzerdiz eginda dago, barruan poliestirenozko bolak dituztelarik. Sabaitik zintzilik dauden galtzerdiek tutu-forma hartzen dute pisuaren eta grabitatearen mende daudelako; muturrek, ordea, erraboil-forma hartzen dute. Gure inguruan eta gure buruen gainean dabiltza penduluen moduan esekita. Pieza honek Museoaren Atrioko espazioa erabat eraldatzen du, izan ere, edukiak hartzen dituen areto soil bat izateari uzten dio eta espazio emozional bilakatzen da, bertan gauzatzen den esperientzia artistikoa ekintza multisentsorial bihurtuz.
share