Canal Guggenheim Bilbao

logo

La Restauración

FILM

Lankidetza La Restauración filma Urriaren 31ra arte Oraindik ikusi ez baduzu, La restauración (2024) filmaz doan gozatzera gonbidatu nahi zaitugu Guggenheim kanalean. Arteak, denboraren joanak eta memoriak bat egiten dute filmean Marcia protagonistaren eskutik. Senarra arrastorik utzi gabe desagertzen zaionean, Marcia hura aurkitu nahian hasiko da, eta bilaketa horretan San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia, Casón del Buen Retiro eta Prado Museoa bezalako agertokietako txoko ugari ezagutzeko aukera izango dugu. Filma gaztelaniaz eta ingelesez grabatuta dago David M. Mateo zuzendariaren gidaritzapean. Soinu-banda Hugo Race musikariarena da (Nick Cave-ren taldekide ohia); gidoia, Laura de Diosena; argazki-zuzendaria Willy Jáuregui saritua da; eta protagonistak, berriz, Sonia Almarcha, Ben Temple eta Lana Aubrey. Museoaren Lagunentzat soilik

share
logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo