Canal Guggenheim Bilbao

logo

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia

ERAKUSKETAK

uztaila 2015

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia 2015.07.03 - 2015.11.01 Jean-Michel Basquiat (1960-1988) 1980ko hamarkadako artista iraultzaileenetako bat izan zen. Brooklynen, New Yorken, jaio eta hazi zen, eta txikitatik nabarmena izan zen adimen-gaitasun eta arterako trebetasun handia zuela, zeina amak sustatu zuen. Basquiaten izena handitzen joan zen Ipar Amerikan eta Europan erakusketak egiten zituen heinean, eta, denbora gutxian, artista emankor eta kultura arloko pertsonaia ezagun bihurtu zen. Inor etxera edo estudiora bisitatzera joaten zitzaionean, inguruko ideiak baliatzen zituen inspiraziotzat: gonbidatuekin hitz egin, musika entzun zein telebista ikusi bitartean margotzen zuen. Basquiatek arte garaikidean beste bide batzuk ireki zituen: haren ikuspegi berritzaileak oraindik ere kitzikatzen ditu artistak eta galdera adierazgarriak sorrarazten ditu. Pintura bakarrean, Basquiatek ideia ugari jaso zitzakeen ikurren, irudien eta testuen bidez, elkarlotuak egon ala ez gora behera. Ingurua mihisera eramaten zuen, narrazio zehatzik gabe, eta horrela aurrea hartu zion interneten garaiari eta bisitaria bultzatu zuen inguruko munduan hausnar zezan. Jean-Michel Basquiat: Bada garaia Basquiaten lan berritzailearen alderdi batzuk aztertzen ditu, eta artistaren ehun margolan eta marrazki inguru erakusten ditu. Erakusketa hau Art Gallery of Ontario-k antolatu du, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan Babeslea: Iberdrola

share
Erlazionatutako edukiak
  • Jon Kortajarenak Museoan gogokoen duen margolana
    Jon Kortajarenak Museoan gogokoen duen margolana
    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

    Jon Kortajarenak Museoan gogokoen duen margolana

    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

  • Jean-Michel Basquiaten Napoliko gizona
    Jean-Michel Basquiaten Napoliko gizona
    IKUSPUNTUAK

    Jean-Michel Basquiaten Napoliko gizona

    IKUSPUNTUAK

logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo