BISITA GIDATUA
apirila 2025
Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen 2025.04.11 - 2025.09.28 Helen Frankenthalerrek (1928–2011) funtsezko eginkizuna bete zuen espresionismo abstraktutik kolore-eremuen pinturarako trantsizioan. “Busti eta zikindu” teknika asmatu izanagatik da ezaguna, eta etengabeko esperimentazioan aritu zen sei hamarkada luzez. Hartara, mihise eta paper gaineko obren corpus zabala osatu zuen, zeinari gehitu behar baitzaizkio eskulturak, zeramika, tapizak eta obra grafikoa. Artistaren sorkuntza berritzaileak mundu osoko museo nagusien bildumetan jasota daude, eta inspirazio-iturri izaten jarraitzen dute gaur egungo artistentzat. Erakusketa Florentziako Fondazione Palazzo Strozzik eta New Yorkeko Helen Frankenthaler Foundationek antolatu dute Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, eta erakusketaren komisarioa Douglas Dreishpoon da, artistaren katalogo arrazoituaren zuzendaria. Babeslea: Fundación BBVA