Gego. Infinitua neurtzen
ERAKUSKETAK
azaroa 2023
Gego. Infinitua neurtzen 2023.11.07 - 2024.02.04 Guggenheim Bilbao Museoak Gego. Infinitua neurtzen aurkezten du, Gego ezizenez ezaguna den Gertrud Goldschmidt (Hanburgo, 1912–Caracas, 1994) artista germaniar-venezuelarrari eskainitako atzera begirakoa. Erakusketak artistaren lanaren ikuspegi integratzailea aurkezten du, eta hark abstrakzioaren lengoaiaz zuen ikuspegi berezia arakatzen du. Kronologikoki eta gaika antolatuta dago, eta artistak egindako ekarpen formalak eta kontzeptualak aztertzen ditu hark ekoitzitako forma organikoen, egitura linealen eta abstrakzio modularren bidez. Komisarioa: Geaninne Gutierrez-Guimarães Egoitzak: Museu de Arte de São Paulo Assis Chateaubriand–MASP; Museo Jumex, Mexico Hiria; Solomon R. Guggenheim Museum, New York; Guggenheim Bilbao Museoa Babeslea: Occident

