Canal Guggenheim Bilbao

logo

Frank Gehry Arkitektoa

ERAKUSKETAK

urtarrila 2001

Frank Gehry Arkitektoa 2001.10.31 - 2002.04.21 Berrogei urte baino gehiagotan zehar Frank Gehryk zorroztasun eta asmamen guztia eskaini du espazioa ixteko erabili dituen metodo eta material guztietan bere obra bereizten duten forma ahalmentsuak sortzeko. Izan ere, arkitekturaren ikusmoldea aldatzea lortu du. Kanadako Toronto hirian jaioa, 1947. urtean, 17 urte zituela Los Angeleserea bizitzera joan zen bere familiarekin batera. Bertan, bere lehenengo estudioa zabaldu zuen 1962an, eta hasieratik hiriaren izaera bisualak eragin handia izan zuen bere lanean. Bertan ikusten diren gauza asko -iztukuz egindako bungalowak, etxeetako sare metalikozko hesiak, inspirazio espainola duten koloretako axuleiuak, haizeak astintzen dituen palmondoak eta Ozeano Pazifikoaren mugimendua eta handitasuna- bere arkitekturaren funtsezko osagai bihurtuko ziren ordutik. Lan egiten duen lekuen nortasuna bereganatzeko gaitasun horrek lehen bezain bizirik jarraitzen du orain eta mundu guztian zehar zabaldutako proiektu desberdinetan nabarmentzen da. Europan eta Ekialde Hurbilean sortutako diseinuek -Praga, Berlin, eta laster Jerusalem- agerian uzten dute hirietako historiei buruz arkitekto honek duen ezagutza sakona, eta inguruan dituzten forma arkitektoniko zaharrak inolaz ere errepikatzen ez dituzten arren, horiekin elkarrizketa etengabea eta aberatsa ezartzen dute. Eraikin berean artista honen ia 40 obra biltzeaz gain Frank Gehry, arkitektoa erakusketak ibilbide bat egiten du bere hizkuntza bisualean eta bere lan-prozesuan zehar. Erakusketak aurrera egin ahala, bisitaria bere proiektu askoren garapenaren barrunbeak ezagutzen joango da: etorkizuneko formak iragartzen dituzten hasierako bozetu eskematikoetatik eta keinuzkoetatik, eta programatutako eraikuntza-fase desberdinei dagozkien maketa guztiak tartean direla, azkeneko maketetaraino eta jadanik bukatutako obrak irudikatzen dituzten argazkietaraino. Planteamenduari dagokionez, erakusketaren asmoa Gehryk bezeroekin duen harreman estua eta bere ekipoa osatzen duten kide adimentsu askorekiko lan-lotura sendoak aditzera ematea da. Laguntzailea: Idom

share
Erlazionatutako edukiak
  • Frank Gehry
    Frank Gehry
    ERAIKINA

    Frank Gehry

    ERAIKINA

logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo