Kanpoaldea
ERAIKINA
Duela gutxi urbanizatutako zonalde batean Museoa pasealeku eta plaza atseginez inguratuta dago, duela gutxi urbanizatutako zonalde batean (lehen industria gune izandako batean). Iparragirre kalea zuzen hartuta irits gaitezke Museoko plazara eta sarrera nagusira. Kale hori Bilbo diagonalean zeharkatzen duen bide handienetako bat da, eta hiriaren erdigunea Museoaren atera bertaraino luzatzen du, beraz. Museoaren plazan gaudela, eskalinata zabal batetik jaitsi eta Museoaren ate ondoraino helduko gara. Beherantz doazen eskailerak ez dira sarritan ikusten eraikinen sarreretan, baina honetan bereziki ondo ematen du, horrela konpontzen baita Bilboko itsasadarraren —Ibaizabal ibaiaren erriberan dago Museoa— eta hiriaren arteko aldea; era berean, egitura ikusgarria den arren, ez du inguruko eraikinen altuera gainditzen.