Picasso eskultore. Materia eta gorputza
AURKEZPEN-HITZALDIA
iraila 2023
Pablo Picassok (1881–1973) bere ibilbide luzearen ia hasieratik landu zuen eskultura. Málagako artistaren usterako, eskultura ez zen maila txikiagoko bitartekoa, pinturaren, marrazketaren edo grabatuaren pareko adierazpidea baizik. Picassoren jardunean ez zegoen arte nagusirik edo arte txikirik, sorkuntzaren hainbat alderdi transmititzeko askotariko lengoaiak eta materialak baizik. Bere ibilbidean, gorputza izan zuen Picassok errepresentazioaren xede gorena eta tresna nagusia, eta artistaren heriotzaren 50. urteurreneko ekitaldien barruan antolatutako erakusketa honen muina ere bada. Komisarioak: Carmen Gimenez eta Lucia Agirre Egoitzak: Malagako Picasso Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa Guggenheim Bilbao Museoak Museo Picasso Málagarekin lankidetzan antolatutako erakusketa