Canal Guggenheim Bilbao

logo

Andy Warhol. Itzalak

ERAKUSKETAK

otsaila 2016

Andy Warhol. Itzalak 2016.02.26 - 2016.10.02 Andy Warhol “gauza aspergarriak” gustatzen zitzaizkiola aldarrikatu izanagatik egin zen ezaguna eta haren lanarekin 1960ko hamarkadaren kronika egin zuenetik, egunkari, aldizkari eta irudi-artxibategietatik ateratako irudiak baliatu zituen horrelakoak topatzeko. 1978an, 50 urte bete zituenean, Itzalak (Shadows) izeneko lan eskergari ekin zion Factory-ko kideen laguntzaz. Lan hau osatzen duten 102 mihisetan Warholek abstrakzioaren inguruan aurretik egindako saiakerak laburbildu zituen. Artelan hau guztiz iraultzailea izan zen bere garaian; formatua bera, adibidez, guztiz ezohikoa zen: Warholek zati asko dituen pintura gisa sortu zuen eta erakusgai jartzen diren mihise kopurua erakusten den espazioaren araberakoa da. Adibidez, erakutsi zuten lehen aldian 83 mihise baino ez ziren zintzilikatu bata bestearen ondoan eta lurretik nahiko gertu (30 cm-ko altueran), artistak bidalitako laguntzaileek erabakitako hurrenkeran. Dia Art Foundation-ek antolatutako erakusketa

share
Erlazionatutako edukiak
  • Andy Warholen Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu
    Andy Warholen Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu
    IKUSPUNTUAK

    Andy Warholen Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu

    IKUSPUNTUAK

  • Andy Warhol 150 Marilyn koloretsu Lekha Hileman Waitollerrekin
    Andy Warhol 150 Marilyn koloretsu Lekha Hileman Waitollerrekin
    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

    Andy Warhol 150 Marilyn koloretsu Lekha Hileman Waitollerrekin

    GUGGENHEIM BILBAO LIVE

logo

HARREMANETARAKO

Telefonoa:

+34 944 35 90 00+34 944 35 90 80
Abandoibarra etorbidea, 2 48009 Bilbo