Cecilia Bengoleak Guggenheim Bilbao Museoaren Lagunentzat egindako ekintza artistikoa
PERFORMANCE
urria 2022
Museoaren 25. urteurrena ospatzeko Cecilia Bengoleak (Buenos Aires, 1979) bideo-instalazioa eta performancea uztartzen zituen ekintza bat egin zuen, Museoaren gunerik ikonikoenetako bat den Atriorako propio asmatua. Lau dantzarik eta DJ batek lagunduta, performanceak bateratu egin zituen dancehall estiloko mugimenduen erritmoa eta ibilbide bisual bat. Azken horretan Frank Gehryren eraikinaren eraikuntza-prozesua gogora ekartzeko artxiboko bideoak erakutsi ziren. Museoa osatzen duten materialak eta bertan bildutako zenbait artelan avatarren bidez irudikatuta bistaratu ziren. Lanbroa, alabastroa nahiz titanioa hainbat pantailatan gorpuztuta ageri ziren avatar horien bidez, eta koreografia kolektiboan dantzatu ziren performancean parte hartu zuten dantzari eta Lagun guztiekin batera. Bideoa eta dantza nahastuta, eta eskaneatze- eta renderizazio-prozesuak baliatuta, artistaren gorputza mugitu bitartean jasota eta eraldatuta agertzen zen, fikziozko munduetako izaki eta materialtasun transformista bihurtuta. Performanceak zirauen bitartean, zuzeneko dispositibo batek agerian jartzen zuen metodologia hori eta, hala, pantailetan islatuta geratu ziren parte-hartzaileak eta haiek eratzen zuten gorputz kolektiboa, materiazko avatar bihurturik. Komisarioa: Maite Borjabad López-Pastor Babesle teknologikoa: LG OLED